Urriaren 24ra atzeratu dute Zornotzako nazioarteko krosa

Anboto 2020ko abe. 2a, 13:52

Artxiboko irudia.

2021eko urtarrilaren 10ean egitekoa zen Zornotzako nazioarteko krosaren 67. edizioa, baina Zornotzako Kirol Klubak urriaren 24ra atzeratzea erabaki du. "COVID-19aren ondorioz indarrean dauden kirol ekintzak murrizteko neurriak direla eta, krosa 2021eko urriaren 24an egingo dugu", adierazi dute kroseko antolakuntza batzordekoek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!