Abenduaren 11n amaituko da Zornotzako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 27a, 14:22

Eskariak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin beharko dira. Horretarako aurretiazko hitzordua eskatu behar da. 

Zornotzako Udalak jakinarazi du dagoeneko zabalik dagoela Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea. Gaurtik abenduaren 11ra arteko epea egongo da eskariak egiteko. Udaleko iturriek azaldu dutenez, "laguntza hauek etxebizitzak sortzen dituen gastuak arintzeko dira, hala nola alokairua, hipoteka-kreditua, hornidura- eta mantentze-gastuak, altzarien, etxetresna elektrikoen eta oinarrizko konponketen gastuak, bai eta Zornotzan erroldatutako pertsonen lehen mailako premien gastuak" estalteko ere.

Eskariak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin beharko dira. Horretarako aurretiazko hitzordua eskatu behar da amorebieta-etxano.eus/cita/ web orrialdean edo haz@amorebieta.eus helbide elektronikora mezua bidalita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!