16 urteko gazte bat atxilotu dute Zornotzan, 15 urteko bati labanaz eraso egitea egotzita

Anboto

Biktima ospitaldean dago, larri.

Ertzaintzak 16 urteko gazte bat atxilotu du bart Zornotzan, 15 urteko beste gazte bati labanaz erasotzea leporatuta. Erasoa atzo gertatu zen, Zornotzako tren geltokian, arratsaldeko 17:00ak aldera. Larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman zuten biktima, larri. Erasotzailea 21:30etan atxilotu zuten Zornotzan bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!