38.000 'Amorebono'-tik gora saldu dituzte Zornotzan

Anboto 2020ko aza. 18a, 13:28

Abenduaren 15era arte luzatuko dute kanpaina. Zornotzako Udalaren arabera, 'Amorebono' egitasmoak 770.000 euro inguruko inpaktu ekonomikoa eragin du Zornotzan.

"Zornotzako Udalak udalerriko sare ekonomikoa babesteko konpromisoa erakutsi du berriro", azaldu dute prentsa ohar baten bidez. 18.000 bono baino gehiago daude oraindik eskuragarri.

Herritarrek 20 euroko balioa duten bonoak erosi ditzakete, hamabost euro ordainduta. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoetan erosi ahal dira bonuak, aurretik hitzordua eskatuta; udalaren webgunean ere erosi daitezke, baita udaletxeko edo Zelaietako kutxazainetan ere. Kanpainarekin bat egin gura duten saltokiek sustapena@amorebieta.eus helbidera bidali behar dute eskaera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!