[BIDEOA] Asier Etxaburuk 94. minutuan eta Panenka erara jaurtitako penaltiagaz eman dio garaipena Amorebietari

Anboto 2020ko aza. 16a, 11:00

Gol horri esker Amorebietak 2-1 irabazi zion zapatuan Real Sociedad B taldeari.

Partidua aldapa gora hasi zen Amorebietaren intereserako, Real Sociedad Bk lehenengo minutuan sartu zuelako bere gola. Emaitza horrekin heldu ziren atsedenaldira. 53. minutuan Koldo Obietak norgehiagoka berdindu zuen. Partidua horrela amaituko zela zirudien luzapenean Amorebietaren aldeko penaltia heldu zen arte. Aurten Real Unionetik etorri den Asier Etxaburu erdilariak hartu zuen denboraldiko lehen penaltia botatzeko ardura eta erantzukizunak ez zuen kokildu. Odol hotza erakutsiz Panenka erara jaurti eta garaipenaren gola sartu zuen, etxekoen pozerako.

Zapatuan Larrean lortutako garaipen sufrituari esker Amorebieta Bigarren B Mailako bigarren postuan kokatu da bere multzoan, Bilbao Athletic liderrarekin puntuetara berdintuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!