Zornotzako pentsiodunek udalari eskatu diote Osakidetzari Lehen Arretako zerbitzua indartzea eskatzeko

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 13a, 11:01
2019ko osoko bilkura bateko irudia. ARTXIBOA.

Osasun-arreta publikoaren egoeraz kezkatuta, Zornotzako pentsiodunek Lehen Mailako Arreta zerbitzua bermatzea gura dute. Udalari eskatu diote Osakidetzari hori berma dadin galdegiteko.

Zornotzako pentsiodunen mugimenduak Arnasberritzen plataformaren helburuekin bat egin du. Hori dela eta, Lehen Mailako osasun arretarako baliabideak bermatzea eskatu du. Orain, eskari hori udalari helarazi diote. Pentsiodunek Zornotzako udal agitantariei eskatu diete, Osakidetzari Lehen Mailako Arreta zerbitzua bermatu dezan eskatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!