[EGITARAUA] Zornotzan dena dago prest Euskaraldia hasteko

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 13a, 14:00

2018ko Euskaraldian Zornotzan egindako ekitaldi bat. ARTXIBOA.

Motorrak martxan, eta bero. Zornotzan dena dute prest Euskaraldia hasteko. Udalak eta herriko eragileek egitarau oparoa ondu dute. Askotariko ekitaldi kulturalak daude. Ikuskizunak, filmak, bertso-saioak edo mendi irteera, adibidez. Udalak jakinarazi du Belarriprest edo Ahobizi txapak eskuragarri daudela dagoeneko, Zelaieta zentroan.

Ekitaldietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik sarrerak eskuratzea. Zornotza Aretoan egitekoak diren ekitaldiak www.sarrerakzornotzaaretoa.com atarian topatu daitezke. Besteetarako, 688 836 894 telefonora deitu edo whatsapp bat idatzi beharko da. zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera ere idatzi daiteke.

AZAROAK 19 (Euskaraldiaren hasiera)

  • EZ DOK ERO” antzezlana. Patxo Telleriaren eta Mikel Martinezen eskutik. 19:00etan Zornotza aretoan

AZAROAK 20

  • 'Gauekoak' ikuskizuna Kukai konpainiaren eskutik. 19:00etan Zornotza Aretoan

AZAROAK 21

  • Gimnasia eta Mindfullnes saioak Iñigo Vicensekin eta Zuriñe Hidalgorekin. Zelaietan-talde murriztuak
    • 10:30-11:30 (intentsitate txikikoa edo 50 urtetik gorakoentzat)
    • 12:00-13:00 (intentsitate handiagokoa edo 50 urtetik beherakoentzat)

AZAROAK 22

  • Ahobizi eta Belarripresten Mendi igoera Belatxikietara Zornotza Mendi Taldearen
    eskutik. 12:00etan talde-argazkiak egingo dituzte tontorrean (musukoa jantzita eta tartea gordeta).

AZAROAK 26

  • "Mundu bat motxilan" liburuaren aurkezpena, Alex Txikonekin eta Unai Ormaetxearekin. 18:00etan Zornotza aretoan.

AZAROAK 27

  • “Ez da kasualidadea" bertso saioa Eta abar Zornotzako bertso eskolaren eskutik. (19:00etan Zornotza frontoian)

AZAROAK 28

  • Sorgina txirulinaren tailerrak 5-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako. Zelaieta Zentroko ludotekan.
    • 11:00etan “BEGIREKI” Euskaraz ez dakiten gurasoentzako.
    • 12:30ean “AHOBIZI eta BELARRIPREST” Euskaraz dakiten gurasoentzako.
  • 19:00etan “Euskañolitis" bakarrizketa Oihan Vegarekin. Zelaietako kontzertu gelan

AZAROAK 29

  • Sorgina txirulinaren tailerrak 5-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako. Zelaieta Zentroko ludotekan.
    • 11:00etan “BEGIREKI” Euskaraz ez dakiten gurasoentzako.
    • 12:30ean “AHOBIZI eta BELARRIPREST” Euskaraz dakiten gurasoentzako.

ABENDUAK 2

  • “Martintxok ‘Txo’ galdu zuenetik", ipuin-kontakizuna Koldo Amestoyren eskutik. Helduentzako. 19:00etan Zelaietako kontzertu gelan.

ABENDUAK 3

  • “Hil kanpaiak” euskarazko filma, doan. 19:00etan Zornotza Aretoan.

ABENDUAK 4

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!