Aldanatik Isasirako bidea asfaltatu du Zornotzako Udalak

Anboto 2020ko aza. 12a, 14:12

Martitzenean hasi zituen lanak eta bizpahiru egunen buruan bukatu ditu.

Bide osoan asfalto geruza berri bat ipintzeaz gainera, bide bazterrak eta errepidean zeuden zuloak zuzendu dituela adierazi du Zornotzako Udalak. "Obra hauekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak auzoetara sartzeko bideak hobetzen jarraitzen dugu, irisgarritasuna baldintza onenetan hobetzeko", esan du udalak ohar bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!