[ARGAZKI GALERIA] Zornotzako gazte mugimenduak manifestazioa egin du “kapitalaren gainetik zaintza eta osasuna” aldarrikatzeko

Anboto 2020ko aza. 11a, 22:45

Zornotzako gazte mugimenduak manifestazioa egin du gaur iluntzean, “kapitalaren gainetik zaintza eta osasuna” aldarrikatzeko. Ostalaritza, kulturgintza edo ikuskizun teknikariak “zanpatu” direla, eta, “bitartean, AHTa eraiki, lurra porlanez jantzi” eta ingurua “poliziaz bete” dela salatu dute. [ARGAZKIAK: Iratxe Etxeandia]

Manifestazioaren deitzaileak hainbat izan dira. Tartean egon dira Ernai, Zornotzako Elkartasun Sarea, Harrera Taldea, Talde Feminista edo Munarri gaztetxea. Manifestazioa bukatutakoan, osasun publikoa defendatzeko elkarretaratzeagaz egin dute bat, anbulatorioan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!