Euskaraldiaren banderola balkoietan ipintzera deitu du Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 5a, 14:26
Argazkia: baleike.eus

Banderolak saltzeari gaur ekingo diote eta Zornotzako hainbat tokitan eskuratu ahalko dira hurrengo egunetan, 5 euroan.

Zornotzako Udalak Euskaraldiaren banderola balkoietan ipintzera deitu ditu herritarrak. Banderolen bidez batutako dirua, "krisiaren eraginez arriskuan dauden euskararen aldeko egitasmoei eusteko, eta euskararentzat estrategikoak diren bestelako egitasmoetarako baliabideak eskuratzeko" baliatuko dela azaldu du udalak.

Salmenta puntuak eta datak

Banderolak saltzeari gaur ekingo diote eta Zornotzako hainbat tokitan eskuratu ahal izango dira hurrengo egunetan zehar, 5 euroan.

  • Gaur, Larrea eskolaren parean arituko dira banderolak saltzen 16:15etan. 
  • Azaroaren 6an Andramari ikastolaren aurrean 16:15ean eta Karmengo Ama eskolaren aurrean, 16:45ean.
  • Azaroaren 8an, domekan, Ixergo aparkalekuko merkatuan.
  • Azaroaren 10ean, Far-far tabernaren ondoan, 16:15ean
  • Azaroaren 13an, Kalbario plazan, 16:15ean

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!