Udalak jakinarazi du bere instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzearen aldeko apustua egiten jarraitzen duela. Udal biltegiko eta Larrea eskolako hainbat gelatako argiztapena hobetu du 15.000 euroko inbertsioa eginda. Aldaketek energia aurreztea ekarriko dutela azaldu du udalak.