Alakaoko ur-zundaketak birsortzeko lanak hasi dituzte

Anboto 2020ko aza. 2a, 14:17

Urteen poderioz errendimendua nabarmen galdu dela eta, konponketa lanak hasi ditu Zornotzako Udalak. Lanen kostua, guztira, 43.670 eurokoa izango da.

Zornotzako Udalak lanak hasi ditu Alakao auzoko ur-zundaketen instalazioan. Egiturak Europako ingurumen-araudiak eskatutako produktuak erabilita berrituko dute. Ponpaketa-sistema demuntatuko eta berrituko dute, besteak beste. Lanek horiek zortzi aste iraungo dute.

Alakao ustiatzeko zundaketa Energiaren Euskal Erakundeak egin zuen 1994an, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako lankidetza-hitzari esker. 2008an, Zornotzako Udalak zundaketa hornitu zuen, udalerriko hornidura-sistemako ur gordinaren bilketei gehitzeko. Zundaketa 12 urtez ustiatu ondoren, haren errendimendua nabarmen galdu dela azaldu du Zornotzako Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!