Ikusleengan "sentsazio desberdinak" sortzeko helburuagaz, diziplina anitzeko kontzertu sorta antolatu du Zornotzako Musika Bandak. "Zinema, literatura, dantza, sukaldaritza, pintura eta dantza elkartuko ditugu musikarekin, besteak beste. Gainera, horretarako, Zornotzako hainbat artistek parte hartuko dute", azaldu du Aritz Labrador Bandako zuzendariak.
Lehenengo emanaldia zapatuan egingo dute, Zornotza Aretoan, 20:15ean. 'Zinemaren doinuak' emanaldian zinearen eta musikaren arteko harremana aletuko dute. Jon Gonzalez bideografoa eta Eider Etxeandia abeslaria izango dira artista gonbidatuak. "XX.mendetik XXI.mendera bitarteko bidaia izango da, eta soinu banda entzutetsuez gozatu ahalko dugu bertan, besteak beste, Star Wars, Harry Potter edota Gladiator pelikuletako soinu bandak joko ditugu".
ARTEEN DOINUAK
ZINEAREN DOINUAK
Urriak 31, 20:15ean, Zornotza Aretoan.
- Artista gonbidatuak: Jon Gonzalez bideografoa eta Eider Etxeandia abeslaria.
LITERATURAREN DOINUAK
Abenduak 19-20, 20:15ean, Zornotza Aretoan.
- Artista gonbidatuak: Miren Larrea, Patxi Sema eta Unai Aburto narratzaileak.
KOLOREEN DOINUAK
Otsailak 27-28, 20:15ean, Zornotza Aretoan.
- Artista gonbidatuak: Mikel Berrojalbiz brotxa pintorea eta Martzel Nascimento spray pintorea.
HERRITARREN DOINUAK
Apirilak 24-25, 20:15ean, Zornotza Aretoan.
- Artista gonbidatuak: Blanco y en botella rock talde zornotzarra.
ZAPOREEN DOINUAK
Maiatzak 29, 20:15ean, Zornotza Aretoan.
- Artista gonbidatuak: Julen Baz sukaldaria eta Jon Bienzobas-Pagola konpositorea.
DANTZARIEN DOINUAK
Uztailak 24, 20:30ean, Zelaieta parkean (baieztatu barik).
- Artista gonbidatuak: Dantzariak.