Zornotzarrek aurretiazko hitzordua eskatu ahalko dute Herritarren Arretako Zerbitzuan aurrez aurreko zerbitzua izateko

Anboto 2020ko urr. 30a, 09:27

Azaroaren 2tik aurrera aurrez aurreko arreta zerbitzua eskainiko du Zornotzako HAZek. 946300002 telefonoan edo 688866600 Whatsapp zenbakira mezu bat bidalita erreserbatu daitezke hitzorduak. Erreserbak, hitzordua baino egun bat lehenago egin behar dira. 

Aurretiko hitzordua eskatzen duenak identifikazio agiriren bat aurkeztu beharko du eta dokumentazio hori tramitea egitean aurkeztu beharko du. HAZen ordutegia 07:30etik 15:00era izango da, azken hitzordua 14:45ean izanik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!