Hausnarketa bat ere bada, baita kritika bat ere. Hain zuzen ere, egitura piramidala duten elkarteei ere kritika egiten zaie Otsoan. Begoña Martin aktoreak lider papera du, eta dantzarien jarrera eta honen talde izaera gidatuko du, "Gran Hermano programako liderraren moduko papera hartuta". Jordi Vilasecak, Aritz Lopezek, Helena Wilhelmssonek eta Maddi Muñozek osatzen dute interpreteen taldea.
Larrua konpainiak aurretik Ozkol, Idi Begi eta Baserri lanak kaleratu ditu. Azken honegaz Max sari entzutetsuetarako izendapena jaso zuten.