Diru-laguntzak elementuen instalazioak, ekipamenduen finantzaketak eta elementu suntsikorra finantzatzeko erabili beharko dira. Udalak gastuen %80 finantzatuko du eta 1.000 euro eskainiko ditu, gehienez, eskatzaile bakoitzeko.
Laguntzak jasotzeko baldintzak hauek dira: enpresa txikiko izaera izatea, ekonomia-jardueren gaineko zergan 2020ko martxoaren 14an alta emanda egotea eta herri-administrazioen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean iaztea.
Eskariak, HAZen
Komertzioek Herritarren Arretarako Zerbitzuko bulegora jo beharko dute eskariak egiteko. Urriaren 30a baino lehen egin beharko dituzte eskariak. Diru-laguntzak eskabideak erregistratu hala ebatziko dira, 100.000 euroko diru-partida agortu arte.