Adin txikikoei alkohola saltzeko debekuez ohartarazi du Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 22a, 13:39

Udalak gogorarazi du adin txikikoei alkohola saltzeak 601 eta 10.000 euro arteko zigor ekonomikoa ekar dezakeela. Kaltea larria bada, 10.001 eta 600.000 euro arteko zigorra ezar liteke.

Zornotzako Udalak adin txikikoei alkohola saltzeak dakartzan kalteak eta zigorrak gogorarazi ditu. "Praktika mota horiek baztertzea eta adingabeen artean ohitura negatiboak aldatzeko beharraz jabetzea eta aisialdirako beste aukera batzuk aurkitzen laguntzea guztion ardura da", adierazi dute ohar bidez. Adikzioen prebentziorako udal zerbitzua 2016tik ari da alkoholari zein bestelako adikizioei aurre egiten. Joko-apustuei, tabakoari eta bestelako drogei egiten diete aurre, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!