Azaroaren 12an Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren zuzendarien Mateoren Ama (14 min.), eta, Ana Serna eta Paula Iglesiasen Sólo son peces (17 min.) eta El Aleteo de la Mariposa (18 min) eskainiko dituzte. Abenduaren 10ean Alex Txikon alpinistaren Mendi biluzia eskainiko dute, 20:15etan. Txikon bera bertan izango da aurkezpen-lanak egiten. Filmak mendizaleak Nanga Parbat mendira 2019ko neguan egindako igoera kontatzen du.
Egitasmoak segida izango du uztailera bitartean. Hainbat zinemalditan saritutako filmak eta bestelako ikus-entzunezko lanak proiektatuko dituzte. Zornotzako Udalak azaldu duenez, egitasmoagaz askotariko film motak, hain ohikoak ez direnak, gerturatu gura dizkie herritarrei.
Sarrera non lortu
Debaldeko sarrerak Zornotza Aretoko leihatilan bertan edo www.zornotzaaretoa.eus web orrian eskuratu ahalko dira.