Antolatzaileen arabera, 4.301 ikuslek bat egin zuten joan den asteburuan zuzeneko emisioekin; jarduera presentzialetan, ostera, 367 lagunek parte hartu zuten. "Teknologia berriei esker, Mangamore ospatzen ari zela jakinda herria hain hutsik ikustea tristea bazen ere, osasuna eta segurtasuna nagusitu dira; arazo bakar bat ere ez eta sare bidezko jarraipenak aurreikuspen guztiak gainditu ditu", azaldu du Udalak.
Jarduera guztiak ikusgai daude oraindik sare sozialetan.