Sexualki esplizituak diren dantza jardunaldiak eta amatasuna lantzeko antzerki tailerrak antolatu ditu Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko urriaren 14a

Zornotzako Udalak emakumeen ahalduntzea lantzeko lau tailer antolatu ditu. Sexualitate askatasuna, zapaldutako amatasunak, feminismoa eta sexu-ahalduntzea landuko dituzte. Jardunaldietako batzuk azaroan egingo dira; beste, batzuk abenduan. Tailerretan izena emateko epea urriaren 27ra arte dago zabalik. 

Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak lau ikastaro antolatu ditu. Izena emateko 94 630 01 90 telefonora deitu edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidera idatzi beharko da.

"Nire sexualitatea forman jarriz" tailerra

Emakumeen sexualitateari buruz dauden mito eta tabuei buruzko informazio- eta gogoeta-gune bat eskainiko dute ikastaroan.

  • Egunak, ordutegia eta tokia: azaroak 20, 16: 00etatik 20: 00etara; azaroak 21, 10: 00etatik 14: 00etara Zelaieta Zentroan. 

 Amen taldeko tailerra 

Antzerki esperimentazioaren bidez, zapaldutako amatasunari aurre egiteko eta taldeko estrategiak bilatzeko ahalduntze-tresnak eskainiko dituzte. 

  • Egunak, ordutegia eta tokia: azaroak 5, 12, 19 eta 26. Abenduak 3, 10 eta 17. 17: 30etik 19: 30era Nafarroa Zentroan. 

            "Zergatik gara feministak?" tailerra (Euskaraz)

Ikastaro honetan mugimendu feministak munduan zehar egindako ibilbidea aztertuko da, galdera zehatz honi erantzuteko: "Zergatik gara feministak?" Galdera horri ikuspegi historiko zein teorikotik erantzungo zaio eta bien arteko loturak bilatuko dira. 

  • Egunak, ordutegia eta tokia: azaroak 17 eta 24. Abenduaren 1a eta 15a. 18: 00etatik 20: 00etara Nafarroa Zentroan. 

Ahalduntzea sexualki esplizituak diren dantzen bidez tailerra

Tailer teoriko-praktikoak egingo dituzte sexualki esplizituak diren dantza batzuekin. Emakumeari identitate sentsual eta sexualenarekin konektatzeko aukera ematea da. 

  • Egunak, ordutegia eta tokia: azaroak 7, 14, 21 eta 28 eta abenduak 12. 10: 30etik 12: 15era. Zelaieta Zentroan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!