Legarrebi urbanizatzeko lanak bigarren fasean sartu dira

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 5a, 14:12

Zornotzako Udalak bizilagunentzako irisgarritasuna, garajeetarako sarbideak eta oinezkoen espazioa hobetuko ditu Legarrebin. Proiektuak 140.000 euroko aurrekontua du. 

Zornotzako Udalak Legarrebi urbanizatzeko lanen bigarren fasea hasi du. "Urbanizazio-lanek, aldi baterako, barruko eremuko aparkalekua kentzea ekarriko dute. Hala ere, garajeetara sartzea baimenduko da. Jarduera honen bidez, halaber, oinezkoari lehentasuna eman nahi zaio. Horretarako, dauden espaloiak zabalduko dira eta lehen ez zeuden zuhaiztiak sortuko dira, ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza hobetzeko", azaldu du Zornotzako Udalak. Lanak lau hilabete barru bukatzea aurreikusten dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!