Zornotzako komertzioek urriaren 30era arteko epea izango dute koronabirusagatiko diru-laguntzak eskatzeko

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 1a, 13:35

Zornotzako Udalak 200.000 euro baliatuko ditu koronabirusaren eraginez kaltetutako negozio txikiak laguntzeko. Eskatzaile bakoitzari 1.000 emango dizkio gehienez.

Diru-laguntzak elementuen instalazioak, ekipamenduen finantzaketak eta elementu suntsikorra  finantzatzeko erabili beharko dira. Udalak gastuen %80 finantzatuko du eta 1.000 euro eskainiko ditu, gehienez, eskatzaile bakoitzeko.  

Laguntzak jasotzeko baldintzak hauek dira: enpresa txikiko izaera izatea, ekonomia-jardueren gaineko zergan 2020ko martxoaren 14an alta emanda egotea eta herri-administrazioen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean iaztea.

Eskariak, HAZen

Komertzioek Herritarren Arretarako Zerbitzuko bulegora jo beharko dute eskariak egiteko. Urriaren 30a baino lehen egin beharko dituzte eskariak. Diru-laguntzak eskabideak erregistratu hala ebatziko dira, 100.000 euroko diru-partida agortu arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!