Larrea eskolako hiru ikasgela berrogeialdian daude ikasle batek positibo eman eta gero

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 30a, 20:00

LH1 eta LH2ko hiru ikasgela dira berrogeialdia hasi dutenak.

Zornotzako Larrea eskolak berrogeialdian ipini ditu bertako hiru ikasgela. ANBOTOk jakin ahal izan duenez, koronabirusagatik positibo eman du Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ikasten duen ume batek. Hori jakin eta berehala, berrogeialdian ipini dituzte Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako hiru ikasgela. "6 urteko umea daukat. Berrogeialdian dago. Atzo egin zioten PCR proba eta emaitzaren zain gaude. Negatibo emango balu, berrogeialdian jarraituko luke urriaren 5era arte, datorren astelehenera arte", kontatu du berrogeialdia hasi duen umeetako baten gurasoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!