Zornotza Aretoak bi ikuskizun estreinatuko ditu abendura bitartean

Anboto 2020ko irailaren 25a

Anita Maravillasen Kotondarrak (urriak 2) eta Glu Glu konpainiaren Botadun katua (urriak 17) izango dira estreinu horiek. 

Kotondarrak txotxongilo ikuskizunk mende hasieran kokatzen du istorioa; ehungintzan emakumeek eginiko borroketan oinarritzen da. Glu Glu konpainiaren lana, ostera, botadun katuaren berrinterpretazio bat da. 

Nobedade gisa, Gauzeko zinema programa jarriko du abian hiruileko honetan Zornotza Aretoak, 11-18 urte bitarteko gazteen artean zinemaren kontsumoa sustatzeko; 3 euroko deskontu bonuak erosi ahalko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!