Larreako fitness gimnasioa zabalik dago berriro

Ekaitz Herrera 2020ko irailaren 21a

34 lagunentzako edukiera mugatua egongo da. Bertara sartzeko aurretiazko hitzordua egin behar da 685750915 telefonoan. 

Zornotzako Udalak Larreako kiroldegiko fitness gela zabaldu du gaur. Goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:30etara egongo da zabalik aurrerantzean. Koronabirusa dela-eta hainbat babes neurri bete beharko direla aurreratu du. Honakoak dira:

  • Gehienezko jarduera 60 minutukoa izango da.
  • Adagelak eta dutxak ezingo dira erabili
  • Maskara erabili beharko da instalazioetan, sarbideetan eta gimnasioko aparatuen arteko trantsizioetan
  • Ariketa egin bitartean maskara kendu ahalko da
  • Eskuoihal bi eraman beharko dira. Bat makina estaltzeko eta bestea izerdia sikatzeko.
  • Kirol-poltsarik ezingo da eraman. Kirola egiteko beharrezkoa dena baino ezingo da eraman.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!