Zornotzako adin txikiko zentroko hiru gazte atxilotu dituzte

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 20a, 19:56

Ertzaintzako agente batzuei harrika egitearren atxilotu dituzte hiru gazteak. 

Ertzaintzako kideek ANBOTOri azaldu diotenez, gaur arratsaldean Zornotzako adin txikikoen zentrora joan dira borroka bat zegoelako. Orduan, hiru gaztek bertaratu diren agenteei harriak bota dizkiete, eta hauek atxilotu egin dituzte. Oraindik ez dira epailearen aurretik pasatu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!