Eskola materiala finantzatu ahal izateko diru-laguntzak kaleratu ditu Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 17a, 12:41

30.000 euroko diru-partida bat ipini du umeak eskola-adinean dituzten herritarrak laguntzeko.

Idazketarako material suntsikorra (koadernoak, informatikako kontsumigarriak, folioak eta halakoak), material suntsiezina (testuliburuak, motxilak, kalkulagailuak, karpetak eta halakoak) eta eskolarako jantziak (uniformea, mantalak eta gorputz-hezkuntzarako oinetekoak) finantzatu ahalko dira diru-laguntzekin.

Urtean 35.000 euro baino gehiagoko errenta duten familiek ezingo dituzte laguntzak eskatu. Lau kide baino gehiagoko familietan, berriz, urteko errenta ezingo da 40.000 eurotik pasa.

Diru-laguntzak eskuratzen dituztenek, erosketak Zornotzako dendetan egin beharko dituzte. Eskariak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin behar dira. Eskarietarako epea zabalik dago urriaren 31ra arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!