Zornotzan, Boroa industrigune inguruan, N-634 errepiderako sarbidea handitzeko lanak hasi ditu Aldundiak

Anboto 2020ko ira. 17a, 10:29

Irudian, more kolorez nabarmenduta, lanak egingo dituzte ingurua.

Abendura arte iraungo dute.

Boroa industrigune inguruan, N-634 errepiderako sarbide bat dago —Donostiarako noranzkoan— eta berau hobetzeko lanak hasi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak asteon. Trafiko emari handia izan ohi du lotune horrek, autopistako irteera bat ere badagoelako.

526.000 euroko inbertsioarekin, sarbidea zabaldu egingo dute alde bietatik, segurtasuna handitzeko. Horrez gainera, seinaleztapenak berrituko dituzte, besteak beste.

Lanik gehienak 08:00etatik 17:00etara izango dira, astelehenetik ostiralera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!