Larrea eskolako instalazioak eta haurreskola desinfektatzeko lanak indartuko ditu Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 17a, 09:29

Zornotzako Udalak ikasturte osoan zehar areagotuko ditu desinfektatzeak. 

Koronabirusari aurre egiteko asmoz, Zornotzako Udalak Larrea eskolaren instalazioak eta Haurreskola desinfektatuko ditu. 2020-2021 ikasturteak iraun bitartean egingo ditu garbiketa lanak.

Komunak egunean hiru bider desinfektatuko dituzte eta gehien ukitu ohi diren gainazalak garbituko dituzte, hau da, barandak, ateen heldulekuak eta ateak eurak, esate baterako. Airea berritze aldera, ahal bezainbeste egurastuko dituzte instalazioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!