Bi gazte atxilotu dituzte Lauaxeta Ikastolan lapurreta egitea egotzita

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 8a, 13:56

Beste bi gazte identifikatuak izan ziren eta bi ertzain arin zauritu ziren. 

Segurtasun sailak ANBOTOri azaldu dionez, astelehen goizaldean bi gazte atxilotu zituzten Zornotzan, Lauaxeta Ikastolan lapurreta egitea egotzita. Beste bi ostera, identifikatu egin zituzten. Dagoeneko bi gazteak epailearen aurretik pasa dira.

Horrez gain, ertzain bi arin zauritu zirela jakitera eman dute segurtasun sailetik. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!