Englar (irailak 12), Ali Boulo Santo (irailak 13), Musbika Ensemble (irailak 19), Beñat Egiarte, Olatz Saitua eta Elena Cadierno (irailak 20), Maria Berasarte (irailak 26), eta Maria Luzuriagak eta James Findlay-k osaturiko bikotea (irailak 27) izango dira aurtengo karteleko abeslari eta musikariak.
Sarrerak gonbidapen bidez
Aurreko edizioetan legez, kontzertuetarako sarrera doakoa izango da. Aurten, baina, gonbidapenak aurretiaz eskuratu beharko dira, koronabirusaren eraginez kopurua mugatua izango da eta. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.