Irailaren 14an irekiko ditu ateak Zornotzako Zubiaur Musika Eskolak

Aritz Maldonado 2020ko uzt. 9a, 18:12

1.010 metro koadro ditu eraikin berriak, eta Zelaieta parkean dago. Irailean irekitzea aurreikusten dute, hogei hilabeteko lanen ostean. 

ANBOTOk irailean ikasturte berriarekin ateak irekiko dituen musika eskola berriaren erakina bisitatzeko aukera eduki du. 500 ikasle inguru hartzea aurreikusten dute, eta koronabirusaren agerpenaren eragina nabarituko diren arren, eraikin berria moldatzeko gai izango dela adierazi du Ruper Lekue musika eskolako zuzendariak. "Espazio desberdinak eta ordutegiak berrantolatu beharko ditugu, baina ez dugu arazorik edukiko espazioari dagokionez".

Hamalau urtez egon da Zubiaur Musika Eskola aurreko eraikinean. Hamalau gela edukiko ditu eraikin berriak, eta energia geotermikoa erabiliko du, Zornotzako beste hainbat udal eraikinek bezala. Eraikinak hiru solairu ditu, eta honekin, Zelaieta Zentroa amaitutzat emango da berrikuntza honekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!