[EGITARAUA] Zornotzako jaiak online programazio batekin ospatuko dira

Ekaitz Herrera 2020ko uztailaren 7a

Osasun krisialdiak jaiak bertan behera uztea ekarri duen arren, Zornotzako Udalak programazio berezi bat prestatu du, online, herritarrentzat. Jaiek, gainera, maskota berri bat izango dute: Zor Hontza. Ekitaldiak udalaren web orritik segitu ahalko dira. Egitarau osoa behean irakurgai.

UZTAILAK 15

  • 20:00. Omenaldia. Pandemiaren lehen lerroan lanean egondako zornotzarrak eskertuko dituzte bideo batean. Hainbat protagonista azalduko dira bideoan.
  • 20:15. Txistulariak eta erraldoiak. Urteroko kale-desfilearen ordez, txistulariek abesti batzuk eskainiko dituzte. Erraldoiak ere birtualki ikusi ahalko dira.
  • 22:00. Markeliñeren antzezlana: "Psike". Markeliñe antzerki taldearen lan berria online eskainiko da. Antzezlana 48 orduz egongo da ikusgai web orrian.

UZTAILAK 16

  • 20:00. Jaietako kontzertua eta jaietako abestiaren aurkezpena. Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, Kittu eta Triki Piku musikariek kontzertu berezia eskainiko dute online. Jaietako kantua abestuko dute kontzertuaren amaieran.

UZTAILAK 25

  • 20:00. Zornotzako musika bandaren kontzertua

UZTAILAK 26

  • 10:00 Kontakatillu, "Katillukadak". Aiitor Ormaetxearen eskutik familia guztiarentzatko online ikuskizuna eskainiko da.
  • 20:00. Oihan Vega. DJak streaming saioa eskainiko du. Abestiak zuzenean eskatzeko aukera egongo da. Plataforman 1.000 lagun egon ahalko dira aldi berean emankizuna segitzen.

UZTAILAK 27

  • 20:00 Soinutxikie-ren errezitaldia. Nagore Palaciosek eta bere ikasleek triki eta pandero saioa eskainiko dute Santanatxu egunarekin lotutako abestiekin.
  • 22:00 Hika teatroa: "Tonbola". Hika antzerki konpainiak lan berria eskainiko du online.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!