Koronabirusaren eraginez Enrike Renteria pintura lehiaketa ez da normalean egin ohi den bezala egingo, antolatzaileen arabera. Zornotzan bizi diren Olabarriri, Berrojalbizi eta Incardonari hiru artelan sortzeko erronka bota zieten Koralak eta udaleko kultura sailak, eta hauek onartu egin zuten.
Olabarrik eta Berrojalbizek 2x3 metroko bi lan egin dituzte, eta Zelaieta zentroko fatxadan egongo dira ikusgai. Incardonak udaletxean zintzilikatuko du bere lana.