Zornotzako haurren parkeak ireki dituzte gaur

Anboto 2020ko eka. 24a, 12:41

Herriko iturriak eta 30 jolasguneak erabiligarri daude dagoeneko. 

Osasun larrialdiarengatik hainbat hilabetez itxita egon diren haurren parkeak zabalduko dituzte gaur Zornotzan. Hori horrela, gaurtik aurrera herrian dauden 30 jolasguneez gozatzeko aukera izango dutela jakitera eman du udalak.

Bestalde, itxita egon diren iturriak ere dagoeneko erabilgarri daudela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!