AP-8an, Zornotza parean, auto biren arteko istripua gertatu da eta sei lagun ospitalera eraman dituzte

Anboto 2020ko eka. 21a, 19:46
Istripua gertatu eta handik gutxira hartutako irudia. (@trafikoaEJGV)

Bi autoren artean gertatu da istripua. Bi autoak irauli egin dira, Ertzaintzako iturrien esanetan.

Sei lagun Galdakaoko ospitalera eraman dituzte larrialdi zerbitzukoek, SOS Deiak-ek sare sozialetan informatu duenez. Istripuaren ondorioz, hiru erreitik bi itxita egon dira Bilborako noranzkoan, ordu bi inguruan. 21:30etik hiru erreiak zabalik daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!