Zornotzan positibo kasu berri bat identifikatu dute

Anboto 2020ko eka. 19a, 12:46

Bizkaian guztira 11 kasu berri izan ziren atzo.

Osasun sailak emandako datuen arabera atzo koronabirus positibo bat atzeman zuten Zornotzan. Guztira, 14 kasu berri eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan: Bizkaian 11, Araban 2 eta Gipuzkoan 1.

Atzo 3.198 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 14 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 57 (test azkarrak gorputzak sortutako inmunitate maila neurtzen du eta iraganeko infekzio baten adierazle izan daiteke).

EAEn hildakoak 1.603 dira guztira (+1). Ospitaletan egondako 8 lagunek alta jaso zuten eta gaixotasuna izandako beste 28 lagunek negatibo eman zuten PCR test-ean. Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 468 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 155 (+1) 
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!