Lanbide feminizatuei, kontziliazioari eta beste hainbat gairi buruzko mahainguru sorta Zornotzan, bihartik aurrera

Joseba Derteano 2020ko eka. 22a, 08:00

Zornotzako M8 plataformak eta zaintza sareak elkarlanean antolatutako jardunaldiak dira.

Bihartik barikura, lau mahainguru izango dira eta egun bakoitzean kolektibo desberdin baten inguruko errealitatea landuko dute. Babes neurriekin eta distantziak mantenduz, mahainguru denak 18:00etan hasiko dira, Zornotzako Herriko Plazan. Herritarrei jardunaldietan parte hartzeko deia egin diete.

EKAINAK 23 - ASTEARTEA

- Osasungitzako langileak.

EKAINAK 24 - ASTEAZKENA

- Lanbide feminizatuak (garbiketa, zaintza, etxez-etxeko harreta…).

EKAINAK 25 - EGUENA

- Familiak: kontziliazioa konfinamendu garaian.

EKAINAK 26 - BARIKUA

- Elikadura, Zornotzako harrera eta Zornotzako elkartasun sarea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!