Umeentzako yoga eta mindfulness saioak eskainiko dituzte Zornotzan, online

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 8a, 10:24

Zornotzako ludotekak egitaraua berritu du. Bihar hasiko dira mindfulness saioak. Familia giroan egiteko moduko bederatzi saio izango dira. Irakaslearekin batera pailazo batek ere parte hartuko du ariketak proposatzen. Saio guztiak www.ametxgazteria.eus atarian jarraitu ahalko dira. 

Zornotzako Udaleko Kultura Sailak umeen eta gazteen aisialdirako programazioa berritu du. Ekainean zehar yoga eta mindfulness saioak eskainiko ditu. Mindfulness saioak bihar hasiko dira. Guztira bederatzi saio eskainiko dituzte. Irakasle batek pailazo batekin batera emango ditu lasaitasuna lantzeko proposamenak. 

Nerabeentzako eta gazteentzako yoga saioak ekainaren 11n eta 25ean izango dira. Ekainaren 18an, berriz, 3 eta 7 urte bitarteko umeentzako saioa egongo da.

Bestalde, sexu orientazioa ere landuko dute web gunean zintzilikatuko diren hainbat bideorekin.

Jolasak eta denbora-pasak ere bai

Ludotekak eskaini ohi dituen gainontzeko zerbitzuak indarrean egongi dira. Aitor Ormaetxeak ipuinak kontatzen jarraituko du (hiru saio egongo dira), eta Sorgina Txirulinaren ipuin bat ere egongo da.
"Gaueroetxean" atalaren programazioak nerabeentzako eskaintzari eutsiko dio, eta larunbat
guztietan grafiti eta magia tailerrak egongo dira online.

Jarduera guztiak www.ametxgazteria.eus atarian jarraitu ahalko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!