Prentsa ohar bidez adierazitakoaren arabera, jendaurreko ordutegia murriztua izango da. Astelehenetik barikura bitartean, 09:30-13:30 egongo da zabalik liburutegia; astelehen eta eguaztenetan, ostera, 17:00-19:00 bitartean ere jaso ahalko dira eskariak.
Jendetzak ekiditeko asmoz, mailegua aldez aurretik eskatu beharko da liburutegia@amorebieta.eus helbidera idatzita edo 946300626 telefono zenbakira deituta.