IKUSKIZUNAK UDAN ZEHAR (Online)
Ikuskizun guztiak Zornotza Aretoko webguneko mediatekatik jarraitu ahalko dira.
Antzerkia
- "Ondoko hilobiko tipoa" (Txalo konpainia) Maiatzaren 29an, 20:15etan.
- "Blue Bird" umeentzako antzerkia (Miren Larrea zornotzarraren antzerkia konpainiakoa) Ekainaren 2an
- "Fakiu" ikuskizuna (Atx konpainia) Ekainaren 5ean
- "Kiburu" umeentzako antzerkia (Marie de Jongh konpainia) Ekainaren 12an
- Rosalinda, Sous le ciel (Ekoma antzerki taldea) Ekainaren 16an
Haizetara jaialdia
- Orain arteko 14 edizioen irudiak batuko dituen bideoa aurkeztuko dute ekainaren 19an
Dantza
- "Artha" ikuskizuna (Eirale konpainia)
IKASTAROAK (Online)
Zoom plataforma erabilita eskainiko dira klaseak, doan. Gehienez 40 toki egongo dira. Aldez aurretik eman beharko da izena.
Mindfulness
- Euskaraz: ekainaren 8an eta 15ean, astelehena, 18:00etatik 19:00etara.
- Gaztelaniaz: ekainaren 10 (asteazkena), 22 (astelehena) eta 29an (astelehena), 18:00etatik 19:00etara.
- Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 6ra izango dute epea zabalik. Horretarako, ondoko formularioa bete beharko da: https://forms.gle/aRWBggt67T39JH9UA
Yoga
- Ekaineko astelehen eta eguazten guztietan klaseak emango dira, goizez eta arratsaldez. Astelehenetan: 9:15etik 10:15era.
- Eguaztenetan: 18:30etik 19:30era.
- Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 6ra izango dute epea zabalik. Horretarako, ondoko formularioa bete beharko da: https://forms.gle/aGvVSJBGy4BmJV3K6
Zelaieta Zentroak ondoko eskaintza argitaratuko du astero:
- Sukaldaritza: errezeten 10 bideo, 5 nazioarteko sukaldaritzakoak eta beste 5 gozogintzakoak.
- Egurra lantzeko ikastaroa: 7 bideo guztira, lehenengoa diziplina aurkezteko eta gero sei tutorial ondokoak azaltzeko: taillatu txolarre piku erara, pintura gainean taillatu, labanarekin taillatu, taillen akabera, tinte motak eta argizari motak.
- Dantza afrikarrak: bost bideo guztira, lehenengoa aurkezpen bat, eta gero lau klase, Makru dantza, Kassa dantza, Yankadi dantza eta Tribu dantzen koreografiekin.
- Saloi dantzak: hamaika bideo eskainiko dira ondokoak ikasteko: boleroa, tangoa, cumbia, bachata, fun countrya, sanba, west coast swinga, kizomba eta pop-a.
- Bitxigintza: hasiberrientzat zein arituentzat hamar bideo guztira, diziplinaazalduz eta erabiltzen diren tresna eta materialak zeintzuk diren adieraziz, eta hainbat pieza eginez.
- Yoga eta mindfulness: Zuzeneko klaseez gain, bien tutorialak egongo dira, guztira yogako 8 bideo eta mindfulnesseko 6.