Zornotzan osaba hiltzea egotzita atxilotutako gizonezkoa kartzelan sartu du epaileak

Anboto 2020ko mai. 27a, 12:41

Maiatzaren 21an Zornotzan atxilotutako gizonezkoa, ustez osaba hiltzea egotzita, kartzelan sartu du epaileak. 

Gertakaria joan zen maiatzaren 20ean gertatu zen. 40 urteko gizonezko batek Ertzaintzara deitu zuen esanez, Zornotzako Boroa auzoan bere osabak istripu bat izan zuela rotabatorearekin. Orduan, larrialdi zerbitzuko kideak eta Ertzaintza bertaratu ziren. Ertzaintzak jakitera eman duenez, hasieran istripu bat zela uste izan bazuten ere, ikerketa abian jarri zutenean 40 urteko gizonezkoak istripuarekin zerikusia izan zezakeela ikusi zuten. 

Maiatzaren 21ean atxilotu zuten 66 urteko gizonezkoaren ustezko hiltzailea, eta gaur prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, epaileak kartzelan sartu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!