Alberto Chicote sukaldaria Zornotzako Urgozo Rugby Taldeko kamisetarekin

Anboto 2020ko mai. 26a, 11:21
Alberto Chicote Urgozo taldeko kamisetarekin.

Bere sare sozialetan elkarbanatu du irudia. Sukaldari madrildarra errugbizalea da eta kirol hori sustatzen laguntzeko, Urgozoren zein beste talde batzuetako kamisetak jantzi ditu.

Alberto Chicote sukaldari ezagunak argazki bat partekatu du bere sare sozialetan Zornotzako Urgozo Rugby Taldeko kamiseta jantzita. Zer hartueman du Chicotek Zornotzako taldearekin? Berez, bat ere ez. Argazki hori posible egiteko faktore bi elkartu dira. Batetik, Urgozoren arropa-banatzailea —Gorbeat— kantabriarra da eta Chicote han inguruan bizi da. Bestetik, chef madrildarrak errugbian jokatu zuen gazteagoa zenean eta afizioari eusten dio. Beraz, Gorbeat-ek Urgozoko eta beste hainbat taldetako kamisetak helarazi dizkio Chicoteri eta honek, errugbia sustatzen laguntzeko, kamiseta horiek jantzi ditu sare sozialetan partekatu dituen edukietan.

"Oihartzun handia izan du herrian. Mezu asko jasotzen ari gara. Babesleei begira, guretzako oso lagungarria da Chicote moduko sukaldari ezagun batek gura kamiseta janztea", adierazi du Aitor Bilbao Urgozoko presidenteak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!