Zornotzako Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udalekuak

Anboto 2020ko mai. 25a, 13:43

"Ezinezkoa da udalekuak osasun berme guztiekin egitea", adierazi dute udal ordezkariek.

Zornotzako Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udalekuak. Kultura eta Kiroletako Batzordeak "aho batez" hartu du erabakia, udalak ohar batean informatu duenez. "Udalekuetan urtero 500 ume baino gehiago biltzen dira. Ume asko, beraz, eta dakigunez, jendetza saihestu beharreko zerbait da, normaltasuna berreskuratzen ari garen honetan. Gainera, osasun krisialdiaren ondorioz indarrean dauden murrizketengatik, ezinezkoa da aisialdirako jarduerak planifikatzea eta baldintza guztiak betetzen dituzten guneak egokitzea", arrazoitu dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!