1.300.000 euroko aurrekontuagaz Ixer kalea berurbanizatzen hasi dira Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 19a, 10:34

Oinezkoei lehentasuna eman, oztopo arkitektonikoak kendu, berdeguneak sortu eta hiriko-elementuak hobetu asmoz, Ixer kalea berurbanizatzen hasi da Zornotzako Udala. 

Zazpi hilabetetan burutu gura dituzten lanek 1.300.000 euroko aurrekontua izango dutela jakitera eman du Zornotzako Udalak. Lanen helburua, Ixer kale osoa berriro urbanizatzea izango da, baita hornikuntza, saneamendu, elektrizitate eta argiztapen sare guztiak berritzea ere. 

Gainera, inguru horretan 30 bat aparkaleku gehituko dituzte eta San Pedro eta Ixer kaleen artean ibilgailuen zirkulazioaren noranzkoa ere aldatuko dute. Aldaketa honek ibilgailuen zirkulazioa hobetuko duela jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!