Zornotzan Gerra Zibilean hildakoak gogoratu dituzte

Anboto 2020ko mai. 17a, 16:39

Koronabirusaren eraginez, Zornoza Kultur Elkarteak moldatu egin behar izan du urteroko ekimena. Zelaieta parkean, zuhaitzaren ondoan dagoen plakaren aurrean lore sorta bat jarri dute. 

Historiagileek, 1937ko maitzaren 18an ezartzen dute data tropa frankistek efektiboki Zornotza hartu zuteneko data. Aurten, ohiko ekimenagaz barik, plakaren ondoan lore sorta bat jarriz gogoratu dute data hori. "Horrela behintzat sinbolikoki pertsona horien sufrimentuak aitortza bat eukiko du", adierazi dute elkartetik ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!