Zornotzako Udalak 1.350.000 euro bideratuko ditu babes sozialera eta ekonomia suspertzera

Anboto 2020ko mai. 13a, 10:33

Udalbatza osatzen dute alderdi guztiek elkarlanean egituratutako plana da.

Zornotzako Udalak babes sozialerako eta herriaren suspertze ekonomikorako plan bat iragarri du, 1.350.000 eurokoa. Udalbatzako talde guztiek argi berdea eman diote agiriari, aho batez onartuz, udaleko ohar batean azaldu dutenez.

Aurten indarrean jarriko diren 17 neurri dira, eta helburuak herritarrik zaurgarrienei arreta ematea, jarduera ekonomikoa zein enplegua bultzatzea eta tokiko kultura sustatzea dira. Zehazki, neurri hauek biltzen ditu:

Zornotzarrak: pertsonen babes eta ongizatea hobetzeko neurriak:

  • Zerga ordainketa nahieran egiteko aukera martxan jarriko da.

  • Gizarte larrialdietarako laguntza handituko da, 375.000 eurora arte.

  • Tasa eta prezio publikoak itzuliko dira, eman ez diren zerbitzuengatik:

    • Tasak: ura, estolderia, terrazak, etab.

    • Prezio publikoak: eguneko zentroa, eguneko arreta, ikastaroak, kiroldegirako abonua, Zornotza Aretoa...

  • Udalaren laguntza bereziak (elikagaien programa, NBE edo norbera babesteko ekipamenduak banatu, premiazko jarduketak): 150.000 euro.

  • Eskolako materiala eskuratzeko diru-laguntzak: 55.000 euro.

  • Zornotzan herrigintzan aritzeko, komunitatearen sare sozial bat sortzea: 30.000 euro.

Zornotza Indartu: jarduera ekonomikoa eta tokiko enplegua indartzeko neurriak: 

  • Herriko kontsumoa berpizteko bonoen salmenta (dendak, ostalaritza eta zerbitzu profesionalak): 270.000 euro.

  • COVID-19arengatik sortutako inbertsioetarako diru-laguntzak: 200.000 euro.

  • Langabetuak kontratatzeko, autonomo eta ETE edo enpresa txiki edo ertainentzako: 110.000 euro.

  • Denda eta ostalaritzako establezimenduak irekitzeko babes kitak: 25.000 euro.

  • Lehenengo sektorearen ekoizpenerako salmenta bonoak: 15.000 euro.

  • On-line salmenta atari bat sortu: 15.000 euro.

  • Herriko merkataritzaren aldeko sentsibilizazio kanpaina: 15.000 euro.

  • Dinamizazio komertziala eta kale egokituak: 15.000 euro.

  • Auzo-taxirako diru-laguntza, etorri Amorebieta-Etxanora erosten: 60.000 euro.

  • Herriko kultura bultzatzea: 15.000 euro.

Neurri horiez gainera, 2021erako tasa, zerga eta prezio publikoak bere horretan uztea erabaki dute.

Plan honekin, hainbat administraziok iragarritako laguntzak osatu gura dituzte, "herrian COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz dauden beharrizan sozioekonomiko guztietarako ahalik eta estaldura handiena emanez", oharrak jasotzen duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!