Istripu batek auto pilaketak eragin ditu AP-8an, Zornotzan, baina dagoeneko errei denak zabalik daude

Anboto 2020ko mai. 13a, 08:46
Auto pilaketak egon dira autopistan (Argazkia: @trafikoaEJGV)

Autoa erretiratzen zuten bitartean auto pilaketak izan dira. Dagoeneko errei denak zabalik daude. 

Gaur, 08:30 inguruan auto bat errepidetik irten da AP-8an, Zornotza parean eta Donostiarako noranzkoan. Anbulantzia bat bertaratu da eta gidariak ez du zauri larririk jasan Ertzaintzaren esanetan, baina Galdakaoko ospitalera eraman dute SOS Deiak-ek informatu duenez.

Istripuak auto pilaketak eragin ditu eta errei bi itxita egon dira Donostiarako bidean. Suhiltzaileak autoa erretiratu dute eta dagoeneko errei denak zabalik daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!