LAB sindikatuak salatu duenez, Mubea-Edai enpresak bost langile kaleratu ditu eta ez du akordioetara heltzeko borondaterik erakutsi

Anboto 2020ko mai. 11a, 16:27

Akordio bat lortzeko zantzuak zeuden bakoitzean zuzendaritzak "proposamena aldatu" egiten zuela diote.

LABek ohar batean jakinarazi duenez, "askotan" saiatu dira kaleratzerik gabeko alternatibak negoziatzen. Enpresak lau proposamen jarri izan ditu mahai gainean, eta denetan "negoziatzeko prest" agertu dira, baina akordiorako zantzuak agertzen ziren aldiro "proposamena aldatu" egiten zuten, LAB-en arabera.

Azkenean, maiatzaren 8an, "kaleratze-gutuna jaso zuten bost langilek". "Kaleratzeak gauzatu aurretik, une batean ere ez digute eman eurak justifikatzeko informaziorik, horrela negoziaketarako edozein aukera deuseztatuz", zehaztu dute. Horrela, bestelako alternatiben aurrean, Mubea-Edai "enpleguaren suntsipena lehenesten" duen enpresa bilakatu dela salatu dute. "Nahiago dute familiei aurrera irteteko aukerak eman barik, langabeziara bidaltzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!