Ahalduntze osasuntsuari eta hileko kontzienteari buruzko ikastaroak eskainiko dituzte Zornotzan

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 8a, 11:14
Ianire Estébanez psikologo feministak hitzaldia eskainiko du bere Youtubeko kanalean.

Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak maiatzerako eta ekainerako bi hitzaldi eta hiru ikastaro antolatu ditu. Mindfulness, hileko kontzientzea, biodantza, psikologia feminista eta osasunetik ahalduntzeko bideak landuko dira. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 17ra arte, 94 630 01 90 telefonoan edo  berdintasuna@amorebieta.eus helbidean. 'Zoom' plataformarekin segitu ahalko dira.

Minfulness (Ikastaroa)

Mindfulness teknikaGenero ikuspegitik estresa gutxitzeko tresna modura landuko dute. Emakumeen ahalduntze prozesua eta osasuna hobetzeko jarrera eskainiko du.

  • Data: maiatzak 25 eta ekainak 1, 8, 15 eta 22
  • Ordua: 10:30-12:30 gaztelaniaz /17:00-19:00 euskaraz

Ezagutu zure hilekoaren zikloa (Ikastaroa)

Hilekoaz gogoeta egin eta horren kontzientzia landuko da. Norbere hilekoa ezagutzeko teknikak eskuratuko dituzte emakumeek, zikloaren fase
bakoitzarekin konektatzeko, eta horrekin hilekoarekin dugun harremana eta hilekoaren bizipena hobetzeko.

  • Data: maiatzak 20 eta 27 eta ekainak 3 eta 10
  • Ordua: 17:30-19:30

Biodantza (Ikastaroa)

Gorputzeko mugimenduen bitartez parte-hartzaileei energia gehitzeko eta sistema immunea indartzeko aukera emango die ikastaroak.

  • Data: maiatzak 21 eta 28 eta ekainak 4, 11 eta 18
  • Ordua: 17:30-19:00

“Zoratuta gaude edo sistema honek gure onetik ateratzen gaitu? Osasun mentala eta feminismoa” (Hitzaldia)

  • Hizlaria: Ianire Estébanez psikologo feminista (Bere Youtubeko kanalean segitu ahalko da hitzaldia. Ez da aurretiazko izen-ematerik behar)
  • Data: maiatzak 27
  • Ordua: 17:30-19:00

“Osasunetik ahalduntzea” (Hitzaldia)

  • Hizlaria: Lidia Coscorrotza familia medikua (Bere Youtubeko kanalean segitu ahalko da hitzaldia. Ez da aurretiazko izen-ematerik behar)
  • Data: maiatzak 28
  • Ordua: 17:30-19:00
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!